![]() |
BIDASOAKO
FILME LABURREN NAZIOARTEKO VII. ZINEMALDIA |
![]() |
2004ko abuztuaren 23etik irailaren 3ra /Del 23 de agosto al 3 de
septiembre de 2004
ARAUDIA
/REGLAMENTO
1.-HELBURUA
Bidasoako
filme laburren Zinemaldiaren
helburua da, irudien bitartez, herrialdeen arteko
ezaguera eta harremanak
indartzea edo sustatzea.
2.-ANTOLAKETA ETA
LAGUNTZAILEAK.
Zinemaldia Bertizko Turismo
Partzuergoak antolatzen du, kide diren udalen
laguntzarekin. Era berean, laguntzen dute: Hendaiako Udala, Nafarroako
Gobernuko Kultura eta Turismo departamentua eta Nafarroa eta Aquitaniako
Protokoloa. Hainbat enpresa pribatuk ere laguntzen dute.
3.-ATALAK
Lehiaketaren
egitarauak ondorengo atalak izanen ditu:
Nazioarteko
lehiaketa saila-Beste atalak.
4.-BALDINTZA
OROKORRAK
a)Zinemaldian,
fikziozko filme laburrek parte har dezakete,
animaziozkoak barne.
b)
Aukeraketa Batzordeak onartutako filme guziek parte hartzeko aukera izango dute.
c)
Zuzendari bakoitzak filme bakar bat aurkez dezake; Produktoreek aldiz, nahi
adina filme aurkez dezakete.
d)
Gaia eta generoa libreak dira, baina helburu publizitarioa duten filmeak ezin
dira aurkeztu.
e)
Filmeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
f)
Errealizazio data ezingo da 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izan.
Aurreko urtetan parte hartutako filmeak ez dira lehiaketara onartuko.
g)
Filme guziek 35 milimetrotakoak eta kopia estandareko formatukoak izan beharko
dute.
h)
Filmeek 30 minutuko iraupena izango dute gehienez.
i)Zinemaldiaren
Zuzendaritzak gomendatzen du, gaztelera, euskera edo frantsesa ez den beste
hizkuntzetako filmeak, hauetako hizkuntza batean azpititulatu daitezen.
j)Lehiaketa
sekzioan ematen diren filmeak ez diote Partzuergoari zuzendari edo/eta
produktorari dagozkion egile-eskubideak ekarriko.
k)Filme
Labur irabazleak Iruñako zinema komertzial batean emanen dira irailaren 30a
baino lehen.
5.-IZENA EMATEA
Izena
ematen duten filme guziek honako arau hauek bete beharko dituzte:
2003ko
maiatzaren 12a baino lehen, Zinemaldiaren idazkaritzari filmearen partehartzea
jakinarazi beharko zaio, izen-emate orriak behar bezala betez.
Izena
ematearekin batera, filmearen gidoiaren ale bat, bere sinopsia, gutxienez bi
argazki, filmeari buruzko informazioa eta egileari
buruzko biografia eta filmografia bidali beharko dira.
Aurreaukeraketarako,
partehartzaileek, filmeen bideo kopiak bidali ahal izango dituzte, VHS sisteman
edo DVDn.
6.- GARRAIOA ETA
KOPIAK.
Izena
eman eta aukeratutako 35 milimetroko kopia guziak, idazkaritzaren eskuetan egon
beharko dute 2004ko abuztuaren 13a baino lehen. Irtete data eta garraio sistema
jakinarazi beharko da telegrama edo faxen bitartez.
Hautatutako
filmeak Bera, Doneztebe, Elizondo eta Hendaian
Kopien
segurua eta garraio gastuak igortzen den tokitik Bertizko Partzuergoraino eta
itzulera, izena ematen duenaren kargu izanen dira.
Filmeak
antolakuntzaren esku dauden bitartean, kopien seguruaren kargu eginen da, baina
EZ ditu bere gain hartuko garraioan izan ditzaketen kalteak.
Ondorengo
helbidera bidali beharko dira:
" BERTIZKO TURISMO PARTZUERGOA"
Bertizko Turismo Zentroa
31720 Oieregi -Bertizarana
(Nafarroa)
Tfnoa: 948 59 23 23 / Fax: 948 59 22 75
e-mail: consorciobertiz@cin.es
Lehiaketa
amaitutakoan, filmeak izen emateko orrian agertzen den helbidera itzuliko dira.
Erreklamazioak egiteko epea, gehienez hilabete batekoa izanen da itzuli zenetik.
7.- EPAIMAHAIA ETA
SARIAK
Epaimahaia
Zinemaldiko Batzorde ejekutiboak izendatuko du eta zine munduko profesional
ospetsuez osatua egonen da. Beraien erabaki apelaezina, lehiaketari bukaera
emango dion sari banaketan aditzera
emanen da. Epaimahaiko kideek, ezingo dituzte beraien erabakiak aipatu, sarien
banaketa amaitu arte.
Hurrengo
hauek dira sari ofizialak:
LEHENENGO SARIA: FILME LABUR HOBERENARI.
Urrezko
iratzea eta 3.000 €
BIGARREN SARIA.
Zilarrezko
iratzea eta 1.500 €
*
Brontzezko iratzea eta 1.000 €. Sari hau gai naturalistikoak,
ekologikoak, etnografikoak, ingurugirokoak edota paisajistikoak
hobekien jorratzen dituen filmeari emango zaio.
*
Brontzezko iratzea eta 1.000 €. Bake eta giza baloreak modurik hoberenean
lantzen dituen filmearentzat.
*
Brontzezko iratzea eta 1.000 € Aquitania,
Euskal Autonomi Erkidego edo Nafarroako egile batek eginiko filmerik
hoberenarentzat.
*
Brontzezko iratzea eta 1.000 € Aktore edo aktoresa onenarentzat.
*
Ikuslegoaren Sari Berezia, sari ekonomikorik gabea.
*
Argazki Sari Berezia, sari ekonomikorik gabea.
Epaimahaiaren
erabakia apelaezina izango da eta sariak zatitzea erabakitzen ahal du.
Epaimahaiak saririk gabeko aipamen bereziak eman ditzake, eta sari bereziak
irabazalerik gabe utzi.
Sariak
filmeen zuzendari/egileei zuzenduko dira, aktore edo aktoresa irabazleari emango
zaiona izan ezik.
8.-ARTXIBOA
Saritutako
filme laburren egileek, Bertizko Turismo Partzuergori filmearen kopia bat eman
beharko diote.
9.-OINARRIAK
Bidasoako
Filme Laburren Zinemaldian izena emateak edo partehartzeak oinarri guziak
onartzea dakar.
Zinemaldiko
batzorde ejekutiboak bere irizpideen arabera eta modu apelaezinean erabakiko du
araudi honetan agertzen ez den edozein gai.
Araudi
hau euskera, gaztelera, frantsesa eta ingelesan argitaratu da. Ulermen arazoak
izanez gero, gaztelera nahiz euskerazko araudiak erreferentzi gisa hartu
daitezke.