BIDASOAKO FILME LABURREN 
ZINEMALDIA

 

BIDASOAKO FILME LABURREN VII ZINEMALDIA iragarriko duen kartelaren hautaketarako deia zabaltzen du Bertizko Turismo Partzuergoak, Hendaiako Udalaren laguntzarekin. Ondoko oinarriak errespetatu beharko dituzte partehartzaile guziek:

 

1-ZEHAZTASUN TEKNIKOAK

1.1-Kartel guzietan ondoko testua agertu beharko da:

 

VII CERTAMEN INTERNACIONAL DE CORTOMETRAJES DEL PAIS DEL BIDASOA

  BIDASOALDEKO FILME LABURREN VII ZINEMALDIA

  VII FESTIVAL INTERNATIONAL DE COURTS-MÉTRAGES BIDASOA

 

Del 23 de Agosto al 3 de Septiembre/ 2004ko Abuztuaren 23tik Irailaren 3ra

Du 23 août au 3 septembre 2004

Bera, Doneztebe, Elizondo, Hendaia

  1.2-Kartelaren gaia askea da, beti ere kartelaren helburua eta hartzen duen zonaldea kontutan hartuko delarik.

 1.3-Kartelaren neurriak 50x40 zm.koak izanen dira gehien jota.

  1.4-Kartelak egiteko edozein teknika erabil daiteke.

  1.5-Informatikako euskarrian agindako kartelak, disketeak lagunduta joan daitezke, irabazleak suertatzekotan hobe inprimatu ahal izateko.

1.6-Lanak hurrengo helbidean aurkeztu beharko dira:

          Bertizko Turismo Partzuergoa

 Landa Turismo Zentroa

31720 Oieregi

           

1.7-Kartel-egileak kartel bakoitzaren gibeleko aldean lelo bat jarri beharko du.

  1.8-Kartelarekin batera gutun azal itxi bat eman behar izanen da, kanpoko aldean kartelaren leloa eta barnekoan egilearen datuak eramango dituena.

  1.9-Kartelak 2004ko apirialren 30aren goizeko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

  1.10-Lanak urrian berreskuratu ahal izango dira Partzuergoarekin kontaktuan jarriz.

  1.11-Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko postaz bidalitako kartelekin gerta daitezken galtzeak edo narriadurak.

  1.12-Kartel sarituaren egileak Bertizko Turismo Partzuergoaren esku utziko ditu kartelaren erreprodukzio eskubideak. Galarazita geldituko da kartel irabazlearen erreprodukzioa, erabilitako euskarri edo teknika edozein izanik ere, antolatzaileen baimenarekin ez baldin bada.

 

  2-EPAIMAHAIA

2.1.-Bertziko Partzuergo Turistikoak izendatuko du.

 

3-SARIA

3.1-Epaimahaiak kartel bakarra hautatuko du. Irabazleak 400€ jasoko ditu.

  3.2-Epaimahaiak erabaki dezake batere kartelik ez aukeratzea.

 

4-PARTEHARTZAILEAK

4.1-Lehiaketa hau irekia eta zabala da eta partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

  4.2-Ezinbestekoa da lehiaketaren partehartzaileek oinarri hauek onartzea lehiaketan parte hartu ahal izateko.

 

(Itzuli Aurkezpenara)