![]() |
|
![]() |
1998 SARIAK
|
Urrezko Iratzea eta 1.000.000 pezetako saria, Javier Rebollo madrildarraren
En
Medio de Ninguna Parte filme laburrarentzat izandu zen, Lolita
Films produkzio etxearena.
|
![]() |
|
Bigarren saria, Zilarrezko Iratzea eta 300.000 pezeta, Tenerifeko Andres M. Koppel La Raya filmearentzat, La Mirada, S.L. produkzio etxearena. Pertsonaien interpretazioa eta gauza txiki guztiei eman zaien tratamendua aipatzekoa da. Paisaia ere ederki aprobetxatzen du.
|
|
|
Animaziozko filme hoberenari Brontzezko Iratzea eta 250.000 pezetako saria, Okupa filmerentzat izandu zen. Zuzendaritzan, C.Clerc, F.Durán eta J.Elizalde, Escacen eskutik. Mezu zuzena ematen duelako, erritmo eta kolore biziekin. |
![]() |
|
Nafarroa, Euskal Herria eta Aquitaniako egile batek eginiko filme hoberenari Brontzezko Iratzea eta 250.000 pezetako saria, Asier Altuna eta Telmo
Esnalentzat izandu zen, Txotx filme
laburrarengatik. Produkzioa, José María Lararen eskutik.
|
|
|
pake eta giza baloreak modurik hoberenean lantzen dituen filmeari Brontzezko Iratzea eta 250.000 pezetako saria, epaileen artean duda
aunitz sortu zituen, azkeneko momenturarte ez bait zuten adostasunera ailegatu
La Avería eta Cruzar a Verte filmeen artean, zein aukeratu. Bi filmeen
pertsonaiak, gizarteak marginatutakoak dira.
|
![]() |
|
Gai naturalistikoak, etnografikoak, ekologikoak eta paisajistikoak hobekien jorratzen dituen filmearentzat Brontzezko Iratzea eta 250.000 pezetako saria, berriro ere, Andres M. Koppel La Raya filmearentzat izandu zen. El Hierroko paisai idorrak, herri baten ezaugarri eta tradizioetan sartzen gaitu, argazkilaritza ezinhobe baten bidez.
|