Herriaren sarreran kokatzen den berritutako etxe tradizionala. Beheko solairuan, jabeen etxebizitzara sarrera independientearekin, sukaldea, egongela telebista eta mahai jokoekin eta bainugela duten bi logela bikoitz ditu (bat ohe batekoa eta bertzea bikoa). Bazkaltzeko mahai eta aulkiak dituen patio batetaz goza daiteke.
Oharrak: Bizitza guztia beheko solairuan dago, oztopo arkitektonikorik gabe, ezindu fisikoentzako egokia. Etxe osoa alokatzen da, kontsultatu prezioak. Mendiko bizikletak alokatzen dira. Bisitatzeko lekuei buruzko informazio eskeintzen du. Prezio berezietaz galdetu.
Nola iritsi: Herrigunetik 200 metrotara eta NA-121-B karretera nazionalaren 64. kilometrotik 400 metrotara kokatzen den etxea.