AIZKOLEGIRA MIKROBUSEAN

Iraganera bidaia…

Denboran atzera egin nahi baduzu eta Bertizeko Basoak UDAZKENEAN eskaintzen dizkizun kolore leherketaz gozatu nahi baduzu…orain duzu aukera!

Urriko asteburuetan “Aizkolegira mikrobusean” bisita gidatuak eskaintzen ditu Nafarroako Turismo Departamentuak.

Utzi zure irudimena aske eta egizu bidaia iraganera…irudikatu nola joaten ziren Pedro Ciga eta Dorotea Fernandez zalgurdiz Aizkolegira, mendi tontorrean eraikitako jauregi ederrera.

Bidaia luzea eta nekeza izanen zen garai hartan, baina esfortzuak merezi zuen.

Handik, Baztan-Bidasoko paisaiaren edertasunaz gozatzeko aukera zuten, eta eguna argi zegoelarik, urrunean Nafarroako Pirinioko mendien gailurrak ere ikusiko zituzten.

Bisita egiteko baldintzak, Nafarroako Gobernuko Oharrean: Bisita gidatuak Aizkolegiko Jauregira urriko asteburuetan