AUNITZ URTEZ!

TOPA! Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiek 25 urte!

Baztan-Bidasoa Turismoak Baztan-Bidasoko  XXV. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu ditu Palacio de Yrisarri jatetxean (IrisarriLand-en, Igantzin)

Urriaren 12tik azaroaren 30era bitarte, ehizarekin prestatutako menu goxoak dastatu ahalko ditugu eskualdeko jatetxeetan. 10 jatetxek parte hartuko dute ospakizun zaporea duen edizio honetan.

Ikusi hemen jatetxe partehartzaileen zerrenda eta menuak:  eskuorria17

Baztan-Bidasoa Turismoak azaldu duenez, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak estazionalitateari aurre egiteko sortu ziren, orain 25 urte; eta 25 urteren buruan, helburua bete egin da. Udazkena, Baztan-Bidasora etortzeko sasoi berezia bilakatu da. Heldu den egunetako zubirako, gure landetxe gehienak beteta daude.

SINERGIAK garatzearen garrantzia

Baztan-Bidasoa Turismoa osatzen duten kide guzien arteko elkarlanaren garrantziaz aritu dira antolatzaileak: Otordu egiteko tokiak egotea ongi dago, eskaintza zabala eta oparoa izatea aberasgarria da, baina hori guztia landetxeetako eskintzarekin , aktibitate eta zerbitzu eskaintzekin osotu behar da. Produktu OSO bat eskaintzea da erronka.

Prentsaurrean: Belen Urrutia, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko Idazkaria eta Elbeteko Posadako sukaldaria; Ruben Garate, Baztan-Bidasoko Jatetxeen Elkarteko lehendakaria eta Olari jatetxeko sukaldari; Imanol Luzuariaga, Donamariako Bentako sustatzailea, Ehia Jardunaldi Gastronomikoen lehendabiziko edizioan parte hartu zuen; Javier Losada, Palacio de Yrisarri jatetxeko arduraduna, lehen aldiz parte hartuko dute jardunaldietan eta Carlos Lezeaga, Pirinees Exdim-eko kudeatzailea, jardunaldietako babesleetako bat.

 

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak bisitariei zuzendutako eskaintza izateaz gain, bertakoei bideratutako eskaintza ere bada. Aunitzetan “sentsazio” berriak kanpoan bilatzen ditugu, eskualdekoak ezagutu gabe.