ONGI ETORRI Hiruak-Bat Landa Etxeen Elkarteko orrialdera.

Elkarte hau Baztan bailara, Urdazubi-Urdax, Zugarramurdi, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako ia 100 landa etxez osatuta dago. Zonalde guztia bertako baserri tradizionalez betetea dago, jende jator eta abegitsuaz.

Mugaldeko lurralde batetaz hitzegiten ari gara, bertatik historian zehar bidaiari ugari pasatu delarik beraien aztarna utziz. Agian horrek gure jendearen abegitasuna indartu du.

Pirinioa: Hendaia-Port Bou; Mendi gailurrak berde egiten eta itsasorantz makurtzen diren lekutaz hitzegiten ari gara ("Aurrepirinioa" deitzen diote batzuek). Mendi leunak, soro zabalak, baserriak, Erdi Aroko dorreak, hariztiak, artasorak, gaztainondoak, akaziak, abereak, ardiak, ... sorginkeri kondairak, amodiozkoak eta sentimenduetakoak, ... hizkuntza eta kultura milenarioak.

Hain ongi zainduta dagoen paisai batetan kokatzen dira gure etxe ruralak, ostatu emateko eskaintza berezi batekin: Bisitatzen gaituen bidaiariak gure ohiturez, gastronomiaz, etxean eginiko produktu artisauez (etxetik kanpo aurkitu ezin dituenak) harreman zuzen eta pertsonalaz eta alojamendu onen erosotasunaz gozatzen ahal du. Hiruak-Bat landa etxeen elkartea eskaintza berezi eta kalitatezko batekin konprometitua dago.

Bi motatako alojamenduak eskeintzen ditugu: Etxe osoa (etxebizitza guziaren alokairua) eta alojamendu partekatua (jabeak gelak alokatzen ditu).

Orrialde honetan zehar mota guztitako etxeak aurki ditzakezu: Osoak, logelak alokatzen dituztenak, alojamendu eta gosari errejimena eskaintzen dutenak, pentsio erdikoak, plaza desberdinetakoak, zerbitzu mota guztiak..., baita jabeekin harremanetan jartzeko telefonoak edo eta zuzenean Nafarroako Gobernuko erreserba zentruarena eta horrela korreo elektronikoz zure erreserba egiteko aukera izan dezakezu.

Gure arteko egonaldia atseginagoa izan dadin, egin ditzakezun bisitei buruzko informazioa eskeintzen dizugu, gurekin gozatu eta ikusten ahal duzun guztia, baita bezeroen arreta telefonoa sortzen ahal zaizun edozein zalantza edo iradokizun guri jakinarazteko.

Res4