KIRIKOKETAREN ERRITMORA

“Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan,…”

Kantuan eta Kirikoketaren erritmoan, sagardoa egiteko antzinako usadioa gogora ekarriko dute Arizkunen larunbatean , urriaren 21ean.

“Jo ala jo” taldearen eskutik, tradizioak eta bestak bat eginen dute XVIII. mendeko Gamioxarreako dolarean.

Sagar-jotzea, tinkatzea, dastatzea eta kupelaratzea bertatik bertara ikusteko aukera izanen du bertara hurbiltzen denak.  TXOTX!

ARIZKUN. “Kirikoketa besta”

10:45 Ibilaldi

11:00 Sagardogintza erakustaldia XVIII Mendeko Dolaretxean

Erraldoiak, dantzariak, eskulangileak eta taloak

14:00 Bazkari Herrikoia

17:00 Manez eta kobreak + Atsaldeko ekitaldia

21:00 “Parti aparta”

joalajo@gmail.com