“LAN GAUA”

LAN GAUA, “kontrabandisten” ibilaldi gidatua

Martxoarekin batera, Bidasoako Kontrabandistak eta Baztan-Bidasoa Turismoak prest dute jada 2018ko “Lan Gaua”. Gauez egiten den ibilaldia da “Lan Gaua”, kontrabandistak gogoan. Aurtengo edizioa Beintza-Labaien eta Saldiasko bide zidorretan garatuko da (Beintza-Labaien-Pagoeta-Saldias-Aieleta-Beintza). 10 kilometroko ibilbidea, ilargiaren argipean, gau batez kontrabandista sentitzeko.

Kontrabando istorioak ezagutzeko parada ere izanen dute partehartzaileek, kontrabandoan aritutako Periko Urrutia, “Koxkorro”-en eskutik.

Lan Gaua 2018 martxoaren 10ean izanen da eta zabalik da jada izena emateko epea (martxoaren 8ra artio)

Izen-ematea: info@baztan@Bidasoa turismoa.com

Prezioa: 7€

Eskaintza berezia: (3€) martxoaren 10eko gaua KB (Bidasoako kontrabandistak) sareko alojamenduren batean erreserba egiten bada.

Ordutegia: 19:30: Beintzako aterpetxea /20:00: ibilaldiaren irteera

 

Informazio gehiago HEMEN

“Lan gaua” Baztan-Bidasoan

Garai zailak izan ziren guda ondorengoak. Familiak ugariak ziren eta jateko gutxi zegoen. Eskazia handia zen eta zerbait egin behar zen seme-alaba guztiak aitzinet atera ahal izateko.

Baztan-Bidasoko familia aunitzentzat “Gau lana” bizi-irauteko “laguntza” ekonomiko handia izan zen. Egunez baserrian, aziendarekin,… lan egiten zuten eta gauez, mendira joaten ziren, debekatutako produktuez kargatutako zaku-zaharrak soinean hartuta, mugaz bertze aldera errodamenduak, puntillak, likoreak, tabakoa, kafea,…pasatzeko.