NAFARROA SORGINDUA

Zugarramurdi

Erritoak, mitoak eta kondairak,…

Ez dira ez gutxi sorgikeriari lotutako istorioak Nafarroan. Inkisizioak gogor jazarri zituen sinismen paganoak, jazarri desagertarazteko nahian.

Ezaguna dudarik gabe Zugarramurdiko herrian gertatutakoa. 30 bat lagun epaibidean jarri zituzten Logroñoko prozesuan, 1610. urtean. Sorgunkeria leporatuta sutara kondenatu zituzten.

Herrian gertatutakoa ezagutzeko aukera paregabea du orain bisitariak. Uda guztian zehar sorgin batek bisita gidatua egiten du herrian barna historia kontatuz.

 

 

ZUGARRAMURDIKO HERRIAN BISITA

Ortzegun eta larunbatetan

Ordua: 17:00 horas

Tokia: Plaza

Prezioa: 3€ (helduek), 2€ (haurrek)

Izen-ematea: Sorginen Musoa

Informazio gehiago: 948 599 004/ www.turismozugarramurdi.com

 

Sorginkeria istorioak baina Nafarroa guzian daude kontatzeko, Erronkari eta Zaraitzuko ibarretatik hasita, Larraun eta Leitzaran, Bargota eta Vianara arte.

Gertaera, erritoak eta kondaira guztiak ezagutzera emateko, Nafarroako Turismo Departamentuak Sorkinkeriaren Bidea egin du. Lau ibilbide guztira, Nafarroa sorginduaren magiaz gozatzeko.

Ikusi Nafarroako Turismo Departamentuaren prentsa oharra:  NAFARROA SORGINDUA