ONDAREA ZAINTZEN

Museo de las Brujas en Zugarramurdi

ONDAREZAIN Elkartearen I. Topaketa

Sei hilabete igaro dira, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an, ONDAREZAIN elkartea sortu zela. Nafarroako museo, bilduma iraunkor eta bertze erakustoki publikoetako kudeatzaileen elkartea da ONDAREZAIN.
Cueva de las Brujas en ZugarramurdiMuseo de las Brujas en ZugarramurdiBaztan-Bidasoa Turismoko kide diren Zugarramurdiko Lezeak eta Sorginen Museoak abiatutako  egitasmoa da Ondarezain. Beraiekin batera elkartean dira Artetako Iruñeko Erresumaren Museo etnografikokoa, Erriberriko Errege Jauregia eta Ardoaren Museoa, Radako Hiri Harresiduna, Mendigorriako Andeloseko Hiri Erromatarra eta Arellanoko Musen Hiri Erromatarra ere.
Elkarteak Nafarroako ONDAREAren “zaintzailea” izan nahi du eta ateak zabalik ditu kide berriak hartzeko.
Urte erdiko ibilbidearen balantzea egiteko,  ONDAREZAIN elkartearen I Topaketa antolatu dute: esperientziak elkartrukatzeko, egindako urratsak aztertzeko eta etorkizunerako lan ildoak zehazteko.
Topaketa azaroaren 20an izanen da, 09:30etan, NAPIko PMI aretoan ( Navarreria 39, Iruña)
Deialdia eta programa: I. ENCUENTRO ONDAREZAIN TOPAKETA