Agiñako eremu megalitikoa

Naturazaleek Lesakatik hagitz hurbil dagoen Agiñako eremu megalitikoa ikaragarri gozatuko dute. Bertan paisaiak eta historiaurreak bat egiten dute. Tumuluak, trikuharriak eta harrespilak Aita Donostiaren omenez Jorge Oteiza artista handiak eginiko monumentu modernoaren ondo-ondoan. Tokia zinez ederra da paseoan ibiltzeko. 

Hiru ibilbide zirkular prestatu dira eremuko ikusgarri guztiekin gozatzeko eta horrela bertako iragana zein usadio zaharra ezagutzeko. Lehenbizikoak Lesaka, tren “txikitoa” eta eremu megalitikoa lotzen ditu eta zonaldeko burdina lortzearen inguruko historia hilezin bilakatzen du. Bigarrenak eta hirugarrenak, euren aldetik, historiaurreko aztarna ugari erakusten dizkigute.

Dolmenak edo trikuharriak, tumuluak eta cromlechak edo baratzak

Trikuharriak: K.a. 3.200 eta 1.200 urteen arteko eraikin iraunkorrak dira. Azken Neolitoan hasi, eta batez ere Kobre eta Brontze Arokoak. Harri ttikiz eginiko multzo zirkularraren erdian, harri sendozko hilkutxa erakusten dute. Taldeko hilobiak ziren. Ustez, gaur egungo hilerriek daukaten funtzioarekin erabiliak. Europa osoan aurkitu dira. Lesakan bi trikuharri ikus ditzakegu: Agiñan eta Pagolletan.

Tumuluak: Zaharrenak trikuharrien garai, zentzu, tamaina eta kokapenekoak dira, harri ttikiz egindako  multzo zirkularrak eta gorpuak erdialdean lurperatzen ziren.

Lesakan, garai hartako bi tumulo ikus ditzakegu: Agiñan eta Alastan.

Berrienak, Azken Brontze Aroan eta Burdin Aroan eraikitakoak, tamaina ttikiagokoak ziren eta barrenean taldeko hildakoen errautsak uzten zituzten.

Cromlechak edo baratzak: Burdin Aroko 600-200 K.a.-ko eraikin iraunkorrak. Zutik paratutako harriz egindako zirkulu hauen erdian hildakoen errautsak jartzen ziren. Ustez, gaur egungio hilerriak erabiltzen diren erranahiarekin erabiliak, baina errausteko ohituraren erakusgarri. Lesakan hirurogeitik goiti daude, Agiña eta Izu -Biandiz aurrehistoria guneetan.  

KONTAKTUA