TURISMO JASANGARRIA

Oporretan ere…BIRZIKLATU!

“TURISMO JASANGARRIA” horixe da Baztango Udalak, Malerreka eta Bidasoko Hondakinen Mankomunitateekin batera jarri berri duen kanpainaren izena. Landetxe, hotel, kanping eta turismo aktibitate enpresei zuzenduta, helburua, gurera oporrak igarotzera datozen bisitariei birziklatzeko baliabide guztiak eskura jartzea da, baita Turismo Jasangarria bultzazten duten establezimenduen sarea sortzea ere.

Eta hori…nola lortu? Establezimenduak birziklatzeko beharrezkoak diren ontziez hornituz; haietan euren konpromisoa agerian uzten duen ikurra jarriz eta onura fiskalak emanez.
Establezimenduek euren aldetik konpromisoa hartuko lukete bezeroak eskualdeko hondakinen kudeaketari buruz informatzeko eta etxe edo auzo konpostan parte-hartzeko.
Kontsulta fasean dago kanpaina. Oraingoz *inkesta bat igorri zaie turismo establezimenduei euren konpromiso maila eta bakoitzak dituen beharrak ezagutzeko. Ondoren hartuko dira beharrezko neurriak.
Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du kanpainarekin eta kide guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu. Gure nahia da zuk, bisitari horrek, oporretan ere, egunerokoan dituzun ohiturei eusteko baliabideak edukitzea. Etxean birziklatzen baduzu, oporretan, zergatik ez?
Ba al zenekien 2020 urterako hondakinen %50 birziklatu behar dela eta 2027rako % 75?
Lagundu iezaiguzu helburua lortzen, zaindu Baztan-Bidasoa!
Etxean bezala sentitu zaitezen ateak zabalik izanen dituzu beti gurean… horregatik, etxean bezala, oporretan ere birziklatu!
Gogoratu! Hondakin onena, sortzen ez dena!
Turismo jasangarria nahi dugu…esker 1000 hori lortzen laguntzeagatik!

 

*https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeCZoxdMk_Zu6-uyHssoHho9dNxRZ4gvjB7XL7pNcAnAkCUjA/viewform