ZOZKETA! Zu protagonista!

Zu protagonista!

Aste Santuan Baztan-Bidasora etortzekoa zara? Ekarri argazki kamara, tableta edo mugikorra,…

Zure egonaldia gurean egitea aukeratu duzulako, saria eman nahi dizu Baztan-Bidasoa Turismoak, hortaz…zozketa berezia jarri du martxan. Zozketa honetan ZU zara PROTAGONISTA!

Baztan-Bidasoan egiten duzun egonaldiaren argazkiak bidaliz gure zozketan parte hartu ahalko duzu. Baldintza bakarra: Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko establezimenduren batean ateratako argazkia izatea (landetxe, hotel, aterpe, kanping, jatetxe, aktibitate enpresa,…), eta Zu, zure familia edo zure lagunak agertzea. Zu protagonista!

Saria

Asteburua doan Urdazubiko Indianoabaita apartamentuetan + Urdazubiko lezeak bisitatzeko bi lagunendako sarrera.

Nola parte hartu

1. Bidaliguzu zure argazkia info@baztan-bidasoa.com helbide elektronikora. Argazkia non atera den zehaztu beharko da. (Testu txiki bat, landetxea, aktibitatea edo parajea zein den azalduz).

2. Argazkiak gure Facebookera igoko ditugu eta atsegin gehien lortzen dituen argazkiaren egileak irabaziko du saria. Zuen jarraitzaileek atsegin botoia sakatu ez ezik, zozketaren berria ere partekatu beharko dute botoa baliagarria izateko.

3. Argazkiak Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko artxiboan altxatuko ditugu eta guretzat gordeko dugu jasotako lanak publikatzeko eskubidea.

Epeak

Argazkiak bidaltzeko: martxoaren 22tik  apirilaren 9ra bitarte.

Apirilaren 10ean, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko epaimahaiak aukeratutako 30 argazkien ambuma osatuko dugu Facebooken, zuek boza emateko.

Apirilaren 10etakik apirilaren 20ra arte (12:00) eman ahalko da boza eta apirilaren 20an bertan, argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zorte on!