Moldatutako aintzineko baserria, giro oso abegitsua duena. Jabeekin partekatzen den etxe bat da. Lehendabiziko solairuan 6 logela bikoitz (senar-emazteena 2 bainugelarekin, bi ohetakoa 2 bainugelarekin ere bai, eta beste 2, bi ohekoa bainugela esklusiboarekin), baita bezeroek bakarrik erabili dezaketen jangela ere badago. 2. solairuan bezeroek bakarrik erabili dezaketen egongela bat dago, telebista tximinia eta liburutegi bat duena. Kanpoan enlosatutako era zabal bat.
Oharrak: Ohe gehigarria aukeran. Arropa garbitzeko zerbitzua badute (6 €. garbiketako). Mendiko bizikletak eta frontoiko palak uzten dira. Ez dira abereak hartzen.
Nola iritsi: Era enlosatu baten erdian kokatzen den etxea, herriko frontoi eta eliza ondoan.