Jabeekin partekatutako etxea da. 6 logela bikoitz ditu (bi ohetako 2, senar-emazteena 4) bakoitza bere bainugelarekin, egongela-jangela telebistarekin eta bezeroek bakarrik erabili dezaketen sukaldea. Komuna. Kanpoan, fruitudun arbolen artean, terraza, atarikoa eta zonalde berdea mahai eta aulkiekin.
Oharrak: Bizitza guztia beheko solairuan kokatua dago, oztopo arkitektonikorik gabe, ezindu fisikoentzako egokia. Ohe gehigarria eta sehaska aukeran. Arropa garbitzen da (4 €/kolada). Etxean WIFI konexioa dago. Gosari zerbitzua eta sukalde eskubidea eskeintzen dute. Logelak egunero garbitzen dira. Mendiko bizikletak alokatzen dira.
Nola iritsi: Bozate auzoaren ondoan, herritik 1.5 kilometrora kokatuta dagoen etxe tradizionala. Etxebizitza honetara iristeko Bozate auzoaren bukaeraraino joan behar da, Erratzuko norabidean, zubi bateraino; bertatik ezkerretara bide bat ateratzen da eta 30 metrotara dago etxea.