Baztan-Bidasoa. Olentzero

OLENTZERO

Olentzero eta Mari Domingi Baztan-Bidasoko herrietara iritsiko dira.

Lesaka. Olentzero eta Jaiotza lehiaketa

12:00 Lehiaketa Plaza Zaharrean

18:00 Olentzero irabazlea herriko karriketa barna ibiliko da bandarekin batera

Etxalar 

Arratsaldez, meza bitartean, haurrek Olentzeroren kanta abestuko dute. Meza eta gero, baserritarrez jantzita, herriko karriketan barna ibiliko dira gabon kantak abesten. Bukaeran luntxa izanen da.

 Arantza

Arratsaldez herriko karriketan barna ibiliko dira gabon kantak abesten. Ondotik Olentzero eta Mari Domingi herrira iritsiko dira.

Bera

16:00 Kalejira Olentzerorekin

Ibilbidea: Merkatu plaza, Altzateko plaza, Altzate karrika, Eztegara pasealekua, Kanttonberri karrika, San Jose zahar etxea, Eztegara pasealekua, Iturlandeta, Foruen plaza, Gernikako arbolaren zeharbidea eta Herriko etxeko plaza

[Eguraldi txarra eginez gero: Eztegara pilotalekuan 17:00ean]

Ondotik, txokolatada.

Ilunabarrean, helduak kalejiran ibiliko dira kantari, Gure txokoa elkarteak antolatuta

Doneztebe

17:30 Kalejira Olentzerorekin

  Elizondo

17:00: Olentzero eta Mari Domingo zaharretxetik aterako diera eta herriko karriketan ibili ondotik Ikastolako parkean hartuko dituzte haurren eskutitzak.